viernes, 2 de diciembre de 2011

Ipuinak egiten badakigu

Gaurko egunean, ipuinak egin ditugu. Honan hemen gure ipuinak: 

 Grafittiak eginez

Euskadiko herri batean gertatu zen, Lekeition. Ander izeneko mutila Ispi eskolara joaten zen. Eskola amaitu ondoren, lagunekin egoten zen arratsaldeko zazpiak arte. Gero, etxera joaten zen etxeko lanak egitea. Egun batean, lagunekin joan zen frontoira jolastera eta hara ailegatu zirenean, lau mutil ikusi zituzten sprayekin grafittiak egiten. Anderri izugarri gustatu zitzaion eta horrelako bat edo batzuk egingo zituela erabaki zuen. Amari galdetu zion ea grafittiak egin ahal zituen, baina amak:

-Ezta pentsatu ere! Hori egitea legez kanpo dago.Ander pixka bat goibeldu zen, baina gauza bat pentsatu zuen: “Amak ez utzi arren, grafittiak egingo ditut”.

Lagun batzuei galdetu zien ia beraiei ere gustatzen zitzaien eta Anderrek grafittiak egitea gustatzen zitzaien lagun mordoa lortu zuen. Gaua iritsi zenean, Ander ohera sartu eta pentsatzen jarri zen. “Grafittiak egitean arriskurik ez izateko modu bat aurkitu behar dut”. Aste osoa pasatu zuen horretan eta ez zitzaion ezer otutzen. Lagunei galdetzen zien baina haiek ere ez zekiten. Egun batean, etxeko lanak egiten zebilen eta, alkateari buruzko testu bat egiten ari zela, FLAS!!! ideia bat otu zitzaion. uela 5 urte gertatutako istorioa kontatuko dizuet orain.




No hay comentarios:

Publicar un comentario